Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 UZT 14

DONOSTIAK 2 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO INBERTITU DITU BERRIKUNTZAREN ETA TALENTUAREN TOKIKO SUSTAPENEAN

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, ekintzaileei, proiektu berritzaileak dituzten enpresei eta gure hirian profesionalki garatu nahi duten kualifikazio handiko langileei zuzendutako laguntza eta zerbitzu berriak eskatzeko epea ireki du.

Laguntza berriak Donostiako Udalak onartutako Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK) barruan sartzen dira, eta emakumeen, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen eta hiriaren ekialdean kokatzen diren proiektuen sustapen profesionalerako partida ekonomikoak ere jasotzen ditu.

Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "Bi milioi euro baino gehiagoko inbertsio hori Donostian balio erantsi handia, jasangarritasuna eta kalitatezko enplegua sortuko dituen eredu ekonomiko baten aldeko gure apustuaren erakusgarri argia da, enplegua aurkitzeko zailtasun gehien dituzten pertsonak ahaztu gabe, hala nola emakumeak, gazteak. Pandemiak eragindako egungo krisiak agerian utzi du hau dela hazkunde iraunkorra bermatzeko bidea, herritar guztiek Europako hiribururik dinamikoenen pareko aberastasun- eta ongizate-mailetan parte hartzeko aukera izan dezaten. "

Iazko Ekonomia Suspertzeko Planak (PREK 2020) hirian 143 enpresa berri sortzen lagundu zuen, Sustapeneko ekintzailetza-zerbitzuak emandako laguntzek lagunduta. Gainera, 739 lanpostu sortu ziren eta 9.000 enplegu inguru finkatu ziren ezarritako laguntza-ildoei eta zerbitzuei esker. Bestalde, 2.000 emakume inguruk jaso zituzten neurri horiek.

Donostiako Sustapenak hiru inbertsio-lerro nagusi ezarri ditu laguntza-bloke bakoitzean.

• Ekintzaileentzat, 700.000 €inguruko kopurua ezarri da.

• Proiektu berritzaileak dituzten enpresentzat, PREKek 830.000 €bideratzen ditu

• Tokiko eta kanpoko talentua kontratatzeko eta erakartzeko, 550.000 €baino gehiago bideratuko dira. Kasu guztietan, zenbateko horiek zuzeneko laguntza ekonomikoen eta eman beharreko zerbitzuen batura dira.

Nabarmentzekoa da Ceit, CIC biomaGUNE, CIC NanoGUNE, IIS Biodonostia, Tecnalia, Tecnun eta Vicomtech eragileen lankidetza Bonu Teknologikoetan.Programa horren bidez, zentro horiek tokiko enpresetara eta beren proiektuetarako garapen teknologiko edo ikertzailea behar duten proeiktuerata bideratzea bultzatu nahi da. Era berean, PREK 2021 honetan EKIN+ Osasuna programa sartu da berriz ere. Programa horrek mentoring-zerbitzu adituak eskainiko ditu esparru horretako proiektuetarako, Biodonostiaren ikertzaileen bitartez.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE