Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 IRA 29

DONOSTIAK 1,2 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU BEHAR GEHIEN DUTEN KOLEKTIBOETAKO DONOSTIARRAK ENPLEGATZERA

Langabetuak hainbat udal proiektutan aldi baterako enplegatzeko zazpiehun mila euro baino gehiago erabiliko dira

Donostiak, Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan, 1.210.638 €- ko zuzkidura aurreikusten du langabezian dauden donostiarrak aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordeak eta Marisol Garmendia Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotziak Donostiako Udalean aurkeztu duten programaren helburua hiriko langabetuen lan aukerak hobetzea da, batez ere gizatalderik kalteberenak jomuga hartuta: 35 urtetik beherakoak, 55 urtetik gorakoak eta emakumeak.

Enplegu eta Gizarteratze sailburuorde Alfonso Gurpeguik nabarmendu du hurrengo Enpleguaren Euskal Legeak bultzada handia emango diela udalei enpleguaren esparruan; izan ere, "lehen aldiz berariaz aitortuko du udal-eginkizuna, finantza-baliabideak bermatuta, Lanbideren zuzendaritzapean". Gurpeguik gogorarazi duenez, legea Eusko Legebiltzarrean azken fasean dagoena eta udazken honetan onartuko dutena "herritartasun-eskubideak zabalduko ditu, pertsona guztiek, langabetuek eta okupatuek, bermatuta izango dutelako Lanbideren laguntza pertsonal hori, eta enplegu bat lortzea edo prestakuntza handiagoa duen enplegu hobea lortzea ezin delako norberaren poltsikoaren mende egon".

Era berean, Lanbideren zerbitzua arlo publikoa indartzen lagunduko duela adierazi du, "arlo publikotik soilik bermatzen direlako eskubideak, eta arlo horretan jarduten dugun eragile instituzional, sozial eta ekonomiko guztiak hobeto antolatuko dituelako, berezitasun gehigarri batekin eraginkorragoak izateko: udalek eginkizun indartua izango dute, finantza- baliabide egokiez gain".

Bestalde, Marisol Garmendia Ekonomiarako eta Bertako Enplegu zinegotziak adierazi duenez, "Udalak, beste erakunde batzuekin batera, lanik ez duten pertsonen enplegagarritasuna indartzeko eta hobetzeko ahalegina egin du, lan-merkatura sartzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboetako kide baitira. Ezin ditugu bakarrik utzi, lana bilatzen laguntzeko eta kontratazioan laneko segurtasuna zaintzeko behar diren bitartekoak jarri behar ditugu. Enplegua funtsezko tresna da garapen pertsonalerako eta gizarte-kohesiorako. Eta programa honen hartzaileen artean, emakumeak, lan-merkatuan ere genero-arrakala jasaten jarraitzen dutenak, gazteak eta 55 urtetik gorako langabeak daude."

Guztira, 129 kontratu gauzatu nahi dira: 64 udal proiektutan aldi baterako lan egiteko kontratuak dira, eta 65 enpresentzako laguntzak dira, enpresek langabetuei mugagabeko kontratuak egin diezazkieten.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE