Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 MAR 24

DONOSTIA TURISMOAK TOKIKO EKONOMIAREN ALDEKO APUSTUA EGINGO DU

Donostia Turismoak aisialdiko eta negozioko turismo alorrean, tokiko enpresen errekuperazioa lehenetsiko du. Aste Santurako eta hurrengo hilabeteetarako sustapen-ekintzen bidez egingo dute, hurbileko publikoari zuzenduta.

Turismo-erakundeak tokiko sektore turistikoa sustatzeko eta dinamizatzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan, betiere hurbileko jendeari zuzenduta.

Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak honako hau nabarmendu du: “orain, inoiz baino gehiago, oso garrantzitsua da tokiko ekonomia babestea bai aisialdiko turismo-sektorean, bai negozio-sektorean. Donostiako enpresak dinamizatzeko hainbat ekintzaren bidez egiten dugu; izan ere, dakigun moduan, osasun-krisiaren eraginez, une zaila ari dira igarotzenâ€.

Donostia elkarrEKIN

Egungo osasun-krisiaren ildotik, Gipuzkoako enpresa askoren jarduera kaltetu egin da beharrezko segurtasun-neurriak betetzen dituzten instalazioak ez edukitzeagatik. Hori dela eta, Donostia Turismoa “Donostia ELKARREKIN†proiektua aurkeztu du. Horren helburua Donostiako egoitza desberdinetan, modu seguruan, bilera profesionalen ospakizuna sustatzea da.

“Donostia ELKARREKIN†kontzeptuak agerian jartzen du modu eraginkorrean eta emozionalki Gipuzkoako enpresak hiriko MiCE zerbitzuekin konektatzeko beharra. Ekimenaren bidez, Donostian modu seguruan eta arrakastatsuan topaketa edo ekimen profesionala antolatzeko hainbat leku jartzen dira enpresen eskura, betiere, jardueraren garapena normaliza dezaten. Gainera, egoera normalean enpresa horiek sarbiderik izango ez luketen (aukera-faltagatik edo okupatuta egon ohi direlako) leku berezietan ekimenak antolatzeko aukera da: museo bat, jauregi bat, hoteleko erreserbatu bat edo itsasorako ikuspegiak dituen terraza bat, besteak beste.

Bestalde, bilerak hiriko egoitza desberdinetan egitera animatu nahi da hurbileko zerbitzuak kontratatuz, betiere, tokiko ekonomia babestu eta bultzatzeko, solidaritate ohitura sortuz eta hiriko MICE eskaintza zabala balioetsiz. “Guztien esku dago neurri batean bada ere, egungo egoera alderantzikatzea. Ekimenak hiriko gune eta azpiegitura desberdinetara eramateak tokiko ekonomiari laguntzea esan nahi du; izan ere, pandemiak gehien zigortu duen sektoreetako bat aktibatzen da: ekimen profesionalen sektoreaâ€, adierazi du Lagé-k.

Aste Santurako planak

“Aste Santurako planak†kanpaina herritarrei eta hurbileko bisitariari dago zuzenduta, Donostia eta hiriak eskaintzen duen guztia berriz ezagutzera animatuz; horrela, sektoreko Donostiako enpresa txikiei eta ertainei ematen zaie babesa.

sansebastianturismoa.eus webgunearen bidez, hirian egiteko hainbat plan, jarduera eta esperientzia kontsultatu eta erreserbatu ahal izango dira: bisitaldi gidatuak, txangoak, tour gastronomikoak, itsasertzeko paseoak, kirol-jarduerak... eta hirian eta inguruan garraioa eskaintzen duten eta baliabide turistiko nagusietan beherapenak eskaintzen dituzten txartel turistikoak –SSCard eta BasqueCard– eskuratu ahal izango dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE