Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 AZA 25

DONOSTIA JARDUERA TURISTIKOAK ERAGINDAKO KUTSADURA AKUSTIKOA ERREGULATUKO DUEN LEHEN EUSKAL HIRIA

Donostia Turismoa jardunbide egokien dekalogo bat lantzen ari da, zeina laster argitaratuko baita.

Donostia Turismoa, Plan Estrategikoaren ildoari jarraikiz, kalitatezko turismo jasangarriaren alde ari da lanean. Helburu horrekin, eta kontuan harturik handitu egin dela hirian azkenaldian ugaritzen ari diren bisita gidatuen kopurua, Donostia Turismoak kanpaina bat jarriko du abian. Xedea da jarduera turistikoan bide publikoko kutsadura akustikoari eta zaratari buruzko Ordenantza Arautzailea betearaztea.

Cristina Lagé Turismo Jasangarriko zinegotziak adierazi duenez, «gidaritzapean eta megafonoa eskuan duten talde ugari horiek ez dituzte antolatzen tokiko turismo-agentziek, azken horiek zintzo betetzen baitute ezarritakoa. Bidaia edo talde antolatuez ari gara: batzuetan berrogeita hamar pertsona baino gehiagokoak izaten dira eta hiriko leku nagusietan zehar ibiltzen dira, eta halako aparatuak baliatzen dituzte azalpena entzun dadin. Baina, aldi berean, eragozpenak sortzen dituzte Donostiaren eguneroko martxan».

Ordenantzaren 11. artikuluak berariaz debekatzen du bide publikoan jarduerak edo ekitaldiak antolatzea megafoniaz edo soinu-elementuez lagunduta, aldez aurretik berariazko baimenik izan ezean. Kaleko artisten, jaietako programazioen eta abarren kasua da hori. «Hau da, mikrofonoak, megafoniak edo beste elementu batzuk dituzten turista taldeen moda hori ez dago baimenduta, eta muga jartzea erabaki dugu», adierazi du Lagék.

Datozen asteetan, ordenantza betetzen dela ziurtatzeko kanpaina bat jarriko da abian, Udaltzaingoarekin koordinatuta, bisitaldi turistikoaren kalitatea bermatzeko eta Donostiako herritarren eguneroko bizitzan izan daitezkeen deserosotasunak murrizteko. Kanpainak denboran zehar iraungo du: hasiera batean sistema horiek erabiltzea ezinezkoa dela ohartaraziz hasiko da, eta, ondoren, 750 €-rainoko isunak ipiniko dituzte, betiere ez-betetzeak jarraitzen badu eta arauari ez bazaio egiten jaramonik. Kasu horretan, Udaltzaingoak ipiniko du zehapena, hark bermatzen baitu udal-ordenantzak une oro betetzen direla.

Hori horrela, Donostia Euskadiko lehen hiria izango da ordenantza bat aplikatzen bide publikoan jarduera turistiko baten kutsadura akustikoaren aurrean, eta lehenetarikoa Espainian.

Ildo horretan, Donostia Turismoa, entitatearekin elkartutako tokiko zerbitzu turistikoen gida eta enpresekin batera, Gida onaren dekalogoa prestatzen ari da. Gida laster argitaratuko da, eta, bertan, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko gomendioak bilduko dira.

Jardunbide egokien dekalogoan proposatuko diren gomendioen artean sartzen dira, esaterako, talde bakoitzeko gehieneko pertsona kopurua mugatzea (15-25 pertsona gehienez), horretarako egokiak diren leku eta espazioetan gelditzea, hiriko ondareari eta kulturari balioa ematea, tokiko saltoki txikietan kontsumitzea gomendatzea, pertsonen kontzentrazio handiko uneetan bisita gidatu alternatiboak egitea, eta abar.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE