Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 ABU 25

DONOSTIA ETA BIARRITZ LOTZEN DITUEN AUTOBUS ZUZENA 3.000 BIDAIARIRA IRITSI DA

Garapen ekonomikoko zinegotzigoak eta San Sebastian Shops-ek 3000. bidaiariari 200 euroko txekea eman diote Donostiako saltokian gastatzeko

Donostia eta Biarritz lotzen dituen autobus zuzena oso harrera ona izaten ari da bi hirietan, uztailaren 14ean martxan jarri zenetik. Hilabete batean 3000 bidaiarira iritsi da zerbitzua, eta horrek eragin positiboa izan du Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "oso pozik gaude ekimen honekin; izan ere, bi hiriak onuradun atera gara bisitarien trukearekin eta, batez ere, hiriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan izaten ari diren inpaktua oso positiboa da. Zerbitzu hau Donostiako ekonomia suspertzen laguntzen duen beste tresna bat da guretzat, bisitarien kopurua handituz gero, gehiago kontsumitzen bait da denda, taberna eta jatetxeetan. Uda oso positiboa izaten ari da, eta bisitarien kopurua oso ona".

Donostiako eta Biarritzeko turismo-erakundeek hilabeteak daramatzate ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri marka turistiko bakarraren pean elkartuko dituen sustapen turistikoko lankidetza eta estrategia komuna lantzen, indarguneak batuz eta publiko berriak lortuz.

Lehenengo ekintzak uztailaren 14an jarri ziren martxan. Marka turistiko berriaren "Donostia - Biarritz: bi hiri, helmuga bat" webgunea kaleratuz, eta Donostia eta Biarritz 60 minututan lotzen dituen autobus zuzena martxan jarriz. Arrakasta hori ospatzeko, Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoak eta hiriko merkatarien plataformak, San Sebastian Shopsek, 200 euroko balioa duen txeke bat eman diote 3000. bidaiariari. Saria, San Sebastian Shops plataformari atxikitako, tokiko saltokietan kontsumitzeko aukera izango du irabazleak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE