Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 MAI 27

DENA PREST HONDARTZA DENBORALDIA HASTEKO

Donostiak datorren ekainaren 1ean, larunbata, hasiko da ofizialki 2024ko hondartza denboraldia, eta irailaren 30era arte iraungo du.

Zerbitzu guztiak egun horretan jarriko dira martxan, eguzki-oihalak, karpak, eguzkitakoak eta aulkiak izan ezik, ekainaren 15etik irailaren 15era arte egongo baitira abian zerbitzu horiek.

Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, "azken asteetan lanean aritu gara, hondartza denboraldia hasi baino lehen hondartzei azken ukituak emateko. Mareek hondar asko jaulki zuten Kontxako arkupeen eta Ondarretako tenis-eremuaren ondoan, eta, beraz, hondeamakinen bidez hondar hori guztia behar bezala banatu da. Era berean, dutxak, iturriak eta sorospen-dorretxoak ere jarri dira, eta balizamendu berria eta buiak jartzen amaitu dugu Kontxako badian. Azken urteotan erabat berritu da balizamendu eta buia sistema, Pasaiako Itsas Kapitaintzak hala eskatuta".

Ekaineko lehenengo astean gabarroiak jarriko dira, hiru Kontxan eta beste hiru Ondarretan. "aurten, bai Zurriolan bai Ondarretan, igeriketa-eskolako igerilekuak instalatzeko lehiaketak hutsik geratu dira, eta, beraz, Donostiako hondartzek ez dute zerbitzu osagarri hori izango", adierazi du Carlos Garcíak.

»» GARBIKETA ZERBITZUA Donostiako hondartzak egunero garbitzen dira urte osoan, baina udako denboraldian garbiketa-zerbitzuak indartu egiten dira. Uda honetan, 23 langilek osatzen dute garbiketa lantaldea.

Egunero, hondartzetako hondarra bahetuz hasten dira garbiketa egiten. Behaketa mekanikoa gauez egiten da, eta 10:00etarako amaitzen da, bainulariek hondartzak erabiltzeko inolako eragozpenik izan ez dezaten. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira: zakarrontziak hustu egiten dira eta sarbideak zein Kontxako arkupeak ekortu egiten dira. Halaber, itsasontzi baten bidez, uretan ageri diren hondakin flotatzaileak biltzen dira badian, goizez eta arratsaldez. Santa Klara uharteko garbiketa ere indartu egiten da, arratsaldetan garbiketako langile bat egoten baita bertan.

»» SOROSPEN ZERBITZUA Aurten, berrikuntza gisa, hiriko lau hondartzek (Santa Klara uhartea barne) pantaila desmuntagarriak eta zabalgarriak izango dituzte, hondartzetan egon litezkeen zaurituen intimitatea babesteko.

Gainerakoan, hondartza-denboraldi osoan emango da sorospen-zerbitzua, eta guztira 24 pertsona arduratuko dira prestazio desberdinez.

18 sorosle hondartzetan (5 Ondarretan, 5 Kontxan eta 8 Zurriolan) Hondartzako 3 arduradun, koordinatzaile orokor bat, eta uretako motorretarako 2 patroi. Horietako batek zodiaka ere erabili ahal izango du salbuespenezko kasuetan.

Ekaineko lehen hamabostaldian eta iraileko azken hamabostaldian sorospen zerbitzuaren ordutegia 10:30etik 19:30era izango da, eta ekainaren 15etik irailaren 15era, berriz, 10:00etatik 20:00etara izango da ordutegia.

Sorosleek egunero jarriko dituzte hondartzetan bainua baimendu/debekatzeko banderak: gorria, horia eta berdea. Aurten, erabiltzaileen eskaerei erantzunez, salbamendu-dorreetan masta altuagoak jarri dira, banderak urrunagotik ikus ahal izateko.

MARMOKAK ETA KARABELAK. Marmokak edo karabela portugesak iristen badira, denboraldi honetan ere FCC itsasontziaren protokoloa mantenduko da, badian sartzen diren aleak uretan bertan jasotzeko. Era berean, itsasertzean hondartuta geratzen diren aleak jasoko dituzte, eta sorosleek ziztadak artatuko dituzte eta bandera zuria jarriko dute, uretan marmokak edo karabelak daudela adierazten duen alerta-seinalearekin.

Bainu lagundua, ohi bezala, Kontxan egingo da, aurrez hitzordua hartuta bakarrik, ekainaren 15etik irailaren 15era, eta etenik gabe 11:00etatik 19:30era. Bainu lagundua egiteko hiru aulki anfibio daude, eta erabili ostean desinfektatzen dira. Makuluak ere badaude, eskatu izanez gero. Hitzordua eska daiteke 662 387 008 telefonoan

»» EGUZKI-OIHALAK ETA EGUZKITAKOAK Ohiko zerbitzu hori ekainaren 15etik irailaren 15era eskainiko da.

• Kontxako hondartzan, jarritako 440 toldoak bete dira.

• Ondarretako hondartza: hondartzak dituen 198 eguzkitakoak bete dira, eskuragarri dauden 424 eguzki-oihaletatik bat libre geratu da eta eskuragarri dauden 98 karpetatik 77 bete dira.

• Zurriola hondartzan, eskuragarri dauden 240 eguzki-oihaletatik 167 bete dira.

Eguzki-oihalak eta eguzkitakoak eguneko alokatzeko aukera dago: 13,10 € eguzki-oihalen kasuan, 17,50 € Ondarretako eguzkitakoen kasuan, eta 21,90 € karpen kasuan. Kontxako aulkiak euro 1eko prezioan aloka daitezke. Zurriolako etzaulkien kasuan, eguneko alokairua 3,50 € da, eta eguzkitakoa badu, 8,40 €

»» ALDAGELA KOLEKTIBOAK Hiru hondartzek dute zerbitzu hori, eta ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da ekainean eta irailean, eta uztailean eta abuztuan 9:00etatik 20:30era luzatuko da.

»» ETA GAINERA...

• Zurriola hondartzan boleiboleko kantxak ditu, guztira 512 m²-ko azalerarekin.

• Kontxako arkupean 2 taberna-zerbitzu daude.

• Ondarretak bi taberna-zerbitzu ditu, terraza eta guzti, hondartzan bertan.

• Ondarretan piraguak alokatzeko zerbitzu bat egongo da. »»

INGURUMEN KUDEAKETA Ingurumen Zuzendaritzaren ItsaSOS programaren barruan, hondartzetan EZ ERRETZEA gomendatzen da, bai osasuna babesteko neurri gisa, bai garbiketa neurri gisa, zigarrokinak hondarretan lurperatuta gera ez daitezen.

Mareen eta olatuen ondorioz itsasoan buka dezaketen hondakinak hondartzan ez uztea eskatuko da, eta gomendio hori are gehiago azpimarratuko da hondartzetan egiten diren kultura-jaialdietan, hala nola Jazzaldian edo Aste Nagusian.

Astero bainatzeko uraren osasun-kontrolak egingo dira.

Donostiako hondartzek hiru ingurumen-zigilu dituzte, kalitatea egiaztatzeko: ISO 14001 kalitate-ziurtagiria, 2021eko abuztuan lortua; EMAS II Europako ziurtagiria, 2003an lortua; eta ECOPLAYAS ingurumen-bandera, iaz Hondartzen Nazioarteko XXII. Kongresuan berretsi zena. Bandera urdina nahita ez dugu eskatu, ziurtagiri zorrotzagoen araberako hiru bandera horiek lortu ditugulako.

GOGOAN IZAN: hondartza-denboraldia hasten denetik hura amaitu arte, DEBEKATUTA dago txakurrak Donostiako hondartzetan sartzea

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE