Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 EKA 17

BIHAR HASIKO DIRA RICARDO UGARTEREN “ESTELA” ZAHARBERRITZEKO LANAK

Bihar, osteguna, hasiko da Amara auzoko Mendeurrenaren Plaza zuzentzen duen Ricardo Ugarteren eskultura zaharberritzea.

Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, "Lan hauek bat egiten dute “Estela” jarri zeneko 50. urteurrenarekin, eta Estela prest jartzea suposatzen dute, denboraren iragaitearen arrastoak, klimatologia eta beste elementu batzuk kenduz. Operazioa Ricardo Ugarte pasaitarrarekin batera egiten da ".

Lanak hasteko, beharrezkoa den aldamioa jarriko da, zaharberritze-prozesuan zehar. Eskultura urez zurrustatuko da, oxidazio handiena duten eremuak bereziki azpimarratuz. Era berean, zulatutako zatiak berreraikiko dira, material bereko xaflak soldatuz haien gainean.

Lan horiek amaitutakoan, Estela osorik margotuko da jatorrizkoaren kolore berberekin. Talleres Martutene enpresa arduratzen da lanez. Lanak 20 egunez luzatuko dira.

Burdinaz egindako eskulturak 10 metroko altuera du eta 50 bat kubo hutsez osatuta dago.

1969an ospatutako Donostiako I. Eskultura Bienalean lehen saria lortu zuen, garai hartako Turismo eta Erakusketa Zentroak antolatuta. Mendeurrenaren plazan jarri zen urte bereko urrian, eta ofizialki 1970eko urtarrilaren 20an inauguratu zen, San Sebastian egunean, Haur Danborradako konpainia bat bertan zela.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE