Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2020 URR 16

ASTIÑENEKO ZUBIRAKO EPE BERRIA

Astiñeneko zubia egiteko lanek atzerapen handia izan dute, eta Donostiako Gobernuak egoera hori konpondu nahi du. Horretarako, obra aldaketa bat onartu du —horrek proiektuaren kostua % 10 igotzea eragingo du—, eta beste epe bat, obra datorren urteko iraila arte luzatzeko.

Egia esan, obrak hainbat arazo izan ditu 2018ko amaieran esleitu zirenetik. Gauzatzeko epea 15 hilabetekoa izan zen, eta, aurrekontua, 3.022.739 eurokoa (BEZ eta guzti). Laster hasi ziren arazoak, eta zubikoi zutabeen diametroa aldatzera behartu zuten. Uraren Euskal Agentziak ordaintzen laguntzen du.

Berriro ere, obrak bukatzeko epea aldatzea onetsiko du, laster, Gobernu Batzordeak, hurrengo urteko iraila arte luzatzeko epe hori. Gainera, % 10 handitu da aurrekontua, proiektuan egindako aldaketen ondorioz esleipendunak egindako eskaerei erantzuteko.

Donostian trazadura kurbatua duen lehena izango da Astiñeneko zubi berria. 74,77 metroko luzera izango du, zabalera egungoa halako bi (17,14 metrora iritsiko da) eta 3,75 metroko bi errei, bi espaloi (bat, 3,5 metrokoa; bestea, bi metrokoa) eta bi bidegorri, zubiaren alde banatan, bakoitza 1,5 metrokoa.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE