Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 AZA 13

"AITZAKIARIK EZ", AZAROAREN 25KO KANPAINAREN LELOA, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA

Usandizaga Institutuko Publizitate Grafikako Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailako ikasleek diseinatu dute kanpaina hau

Donostiako Udaleko Berdintasun zinegotzigoak astearte honetan aurkeztu du azaroaren 25erako kanpaina berria, indarkeria matxistaren aurkako eguna. Aurten ere, Usandizaga Institutuko “Publizitate Grafikako Goi Mailako Heziketa Zikloko†2. mailako ikasleek egin dute kanpainaren diseinua.

"Aitzakiarik ez. No a las excusas" leloa aukeratu dute A25 kanpaina honetarako. "Mezu garbia duen esaldi bat, azpimarratzekoa dena: jarrera matxista bat bera ere ezin da justifikatu. Ezin da indarkeria onartu, naturalizatu edo erlatibizatu ", adierazi du Iñigo Garcia Gazteria zinegotziak.

"Indarkeria matxistak aldaera asko ditu, gure bizitzako eremu askotan gertatzen da, eta egiteko moduak anitzak dira. Horregatik, azaroaren 25eko hau baliatu behar dugu modu horiek guztiak ikusarazteko eta guztion artean borrokatzeko. Hala ere, emakumeenganako diskriminazioarekin eta indarkeria gaitz honekin amaitzeko borroka urteko 365 egunetan egin behar da ", gaineratu du.

Errealitate triste horren aurkako borrokan laguntzeko, Udalak berdintasun-planak eta indarkeria matxisten aurkako planak, prestakuntza-planak, protokoloak, jardunaldiak, eztabaida-taldeak, emakumeen etxeak, ahalduntze-eskolak eta sentsibilizazio-kanpainak jarri ditu abian, astearte honetan aurkeztu den bezala.

"Matxismoa betikotzen duten justifikaziorik gabeko sistema bat berrabiarazi eta libre bizi ahal izateko, has gaitezen barkaezina denari aitzakiarik ez jartzen: #aitzakiarikezâ€, azaldu dute Usandizagaren ikasleek, kanpaina honen diseinuaz arduratu direnek. Bai irudia, bai ideia, Ane Boyk egin ditu.

“Kanpaina honek agerian uzten du sare sozialetan, kalean, kirolean, familian, lanean, komunikabideetan eta politikan oraindik ere matxismoari garrantzia kendu nahi dioten esaldiak eta jarrerak daudela. Aitzakia horiek arazoa minimizatzeaz gain, normalizatu eta iraunarazi ere egiten dute, eguneroko jarreretatik indarkeria esplizituko ekintzetaraino. ‘Umorea baino ez da’, ‘Ez zen serioa’ edo ‘Gaizki hartzen duzu’ bezalako mezuek hesi bat sortzen dute, berdintasunerantz aurrera egitea eragozten duena", gaineratu dute.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE