Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 ABE 23

240 DONOSTIAR GAZTEK HARRERARI ETA MIGRAZIO-PROZESUEI BURUZ HAUSNARTU DUTE, ERREALITATE BIRTUALEKO LAN BATEN BIDEZ

Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Bulegoak Loturak zabaldu, Elkargune proiektua bultzatu du. Proiektua Movilitik-ek diseinatu eta egin du, askotariko gizarteei buruzko ezagutza, elkarrizketa eta hausnarketarako guneak ezartzeko asmoz. Horretarako, hiru emakume migratzaileren historia erakusten duen errealitate birtualeko lan bat sortu du.

Azaroan eta abenduan, Ekintza ikastolako, Jesuitak Donostia ikastetxeko eta Zubiri Manteo institutuko DBHko 3. mailako gazteek errealitate birtualeko betaurrekoekin esperimentatu ahal izan dute. Murgiltze-esperientzia horri esker, Venezuelako Josefaren, Ginea Conakryko Aicharen eta Ekuadorko Dayannaren errealitateak ezagutu dituzte.

Moviltik-ek hamabi tailer antolatu ditu, eta tailer horietan guztietan lan birtual hau baliatu da sortzen ari diren gizarteetako harrera-prozesuei, aniztasunari eta kultura-aniztasunari buruzko elkarrizketa eta hausnarketa abiarazteko. Gazteek aukera izan dute lanak iradoki dizkien gaiei buruz hitz egiteko, eta, gainera, denen artean pertsona guztientzako etorkizun lagunkoi, atseginago eta enpatikoago bat imajinatu ahal izan dute.

Kultura Aniztasuneko zinegotzi Iñigo Garcíak adierazi duenez, "esperientzia oso positiboa izan da, ikasleek saioen ondoren bete duten galdetegian adierazi dutenez. Beraz, ondorioztatzen da ikasleek gaitasun handia dutela historiako protagonista migratzaileekin enpatizatzeko eta gure gizartean diren desberdintasunen, diskriminazioaren eta deserrotze-arazoen alderdi negatiboak identifikatzeko. Azken batean, ikasleek ahalegina egin dute migratzaileek zer erronka eta arazori aurre egin behar dieten ulertzeko, alde batera utzi gabe zer aurreiritzi eta estereotipo ditugun eguneroko bizitzan, gure hirian ere".

Tailerretan 240 ikaslek parte hartu dute, eta, horien ostean, Moviltik-ek dinamiken ebaluazioak eta emaitzak jaso ditu. Analisi horrek agerian utzi du ikasleek protagonistekin enpatizatzeko gaitasun handia dutela eta identifikatzen dituztela migrazio-esperientzietan gertatzen diren egiturazko desberdintasunek, diskriminazioak eta deserrotzeak dituzten ondorio negatiboak. Erantzunek agerian utzi dute ikasleek ahalegina egin dutela migratzaileek zer erronkari aurre egin behar dieten ulertzeko, baina kontraesanak ere azaldu dira, eta ageria geratu da gizartean oraindik ere badirela aurreiritziak.

Errealitate birtualeko lanak lortu du inpaktua sortzea; emozio biziak piztu ditu, eta hausnarketa kritikoak sustatu. Hala ere, erantzun polarizatuak edo eztabaidagarriak ere egon dira, agerian uzten dutenak sakonago aztertu behar direla desberdintasunak eta estereotipoak betikotzen dituzten narratibak, eta garrantzitsua dela elkarrizketa-espazioak sustatzea, ulermen inklusiboago eta ekitatiboago bat eraikitzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE