Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 URR 26

NORMAL IZANGO DA SANTU GUZTIEN EGUNA HILERRIETAN AURTEN, BAINA ZENTZUZ

Osasun egoerak hobera egin du eta nolabaiteko normaltasun bat itzuli zaigu eguneroko bizimodura; eta, beraz, baita hilerrietara ere. Hala, joan den urteko murrizketak pasatu eta gero, zentzu komuna beste neurririk ez da izango aurten Santu Guztien Egunerako.

Hiri Mantenimenduko zinegotzi Miguel Angel Diez sozialistak adierazi du "egia dela aurtengo egoerak ez duela iazkoaren antzik, baina azkeneko egun hauetan ugaritu egin direla kutsatutako pertsonak. Hala eta guztiz ere, udal hilerriek ez dute muga berezirik izango azaroaren 1ean aurten; baina zentzuz ibiltzeko esaten dugu, lehenago joateko kanposantura eta jende asko ez pilatzeko maite ditugun pertsonen hilobi eta panteoien inguruan. Baldintza txiki horiek betez gero, arazo handirik gabe ospatu ahal izango dugu gure kulturan sustraituta dagoen ohitura hau: maite ditugun pertsonen oroimenari ohore egitea".

Donostiako hiru hilerriak, Polloekoa, Altzakoa eta Igeldokoa, irekita izango dira, hara joan eta tradizioa bete nahi duten guztientzat. Udaltzaingoak egingo du, urtero bezala, zaintza eta kontrol lana; auto edo jende pilaketa handirik ez izateko. Hileta-zerbitzuak kudeatzen dituen sailak, berriz, aurten ere iazko portaera eredugarria izateko eskatzen die herritarrei.

Hilerrira Santu Guztien eguna baino lehen joatea, adibidez, ez da erabaki txarra aglomerazioak eta, horrekin batera, kutsatzeko arriskurik ez izateko.

HOBEKUNTZAK HILERRIETAN

Aurten, berrikuntzetako bat Altzako hilerriko sarbidea hobetzea izan da. Beste era batera antolatu da espaloiaren eta autoentzako aparkalekuaren arteko tokia, eta orain ez da lehen zen egoerarik, autoak nagusi baitziren lehen.

Datozen hilabeteetan Errautsen lorategiaren proiektuari berriro ekiteko asmoa dago, pandemiaren ondorioz atzeratutako inbertsioa baita. Polloeko hilerrian lehen hobiak ziren lekuan izango da lorategia. Herritarren beharrei erantzuteko tokia izango da, familiakoen errautsak ingurune atsegin eta jasangarrian atseden hartzeko.

Proiektu hori gauzatu arte, 120 kolunbario jarri ditu errautsentzat kanposantuko San Isidro kalean Polloek.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE