Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2022 UZT 01

ITSASOS KANPAINAK KE TXARRIK ETA ZIGARRO-MUTURRIK GABEKO HONDARTZAK GOMENDATZEN DITU

Donostiako Udalak, Ekologiako zinegotzitzaren bitartez, ItsaSOS kanpainaren beste fase bati ekin dio, eta ke txarrik eta hondarretan sartutako edo utzitako zigarro-muturrik gabeko hondartzak gomendatzen ditu.

Ildo horretan, Marisol Garmendia zinegotziak adierazi du kontziente izan behar dugula sortzen dugun eta oharkabean edo gizalegerik gabe jokatzeagatik lurrean abandonatuta uzten dugun edozein hondakin gure itsasoetara, hondartzetara doala. Hori ingurumenarentzat eta guretzat da txarra, gero horren ondorioak nozitzen baititugu hondartzan bainatzean edo eguzkia hartzean.

Arazo nagusia plastikoak dira, itsas zaborraren % 80 baitira dagoeneko. Arrainetan mikroplastikoak aurkitu dituzte jada, eta, arrain horiek harrapatuta, geuk irensten ditugu gero mikroplastikook.

“Beste arazo bat zigarro-muturrak dira, tabakoaren hondarrak”, Garmendiaren esanetan. ItsaSOS kanpainaren bidez, “hondartzetan ez erretzea gomendatzen ari gara. Gomendio horrek, batez ere, osasunarekin du zerikusia, baina baita hondakinak sortzearekin ere, zoritxarrez hondarretan lurperatzen ditugu-eta gero hondakin horiek. Gure hondartzetako hondakinik ugariena dira: Kontxan biltzen den zaborraren % 38 eta Ondarretako zaborraren % 50.

Hondartzetako sarrera guztietan ez erretzea gomendatzen du Donostiak kartelen bidez Mezuarekin batera datorren argazkian, zigarro-muturrak ikusten dira, Donostiako hondartzak zikintzen.

Hori dela eta, uztailaren 1etik aurrera hautsontziak banatuko dira hiriko hondartzetan. Banaketa uztailean eta abuztuan egingo da, egun bakoitzean Donostiako hiru hondartzetako batean. Zehazki, ItsaSOS kanpainari buruzko informazio-postu bat jarriko da, eta informazioa eta kono-hautsontziak eskuragarri egongo dira han, eskatzen dituenarentzat.

Gainera, 150 plaka jarri dira zoladuran, estolden eta ur-hustubideen ondoan. "Itsasoa hemen hasten da" mezuaren bidez, herritarrei ohartarazi nahi zaie paperontzietan edo edukiontzietan uzten ez diren hondakinek itsasoan amaitzen dutela. Plaka guztiak bi hizkuntzetan daude. Gehienak euskaraz eta gaztelaniaz, baina hondartzetatik gertuen dauden eremuetan ingelesez eta frantsesez ere badaude.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE