www.socialistasdonostiaras.es web orriaren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak PSE-EEk ditu.
PSE-EEk, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe, bere web orrian dagoen informazioa edo haren konfigurazioa edo aurkezpen modua aldatu eta eguneratzeko ahalmena izango du.
PSE-EEk ez du bermatzen, web orrira sartzerakoan honen edukian akatsik egongo ez denik, ezta eduki hori behar bezala eguneratua egongo denik ere. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akatsik ez egoteko eta, egotekotan, ahalik eta azkarrena konpondu eta eguneratzeko.
Bai web-erako sarrera eta bai bertan dagoen informazioaren erabilera, hori egiten duenaren ardura da, ez beste inorena. Web orrian sartzeak eta bertako informazioa erabiltzeak ekar ditzakeen ondorio, kalte edo galerei dagokienez PSE-EEk ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zorrotzean bete behar dituen xedapenen aplikaziotik sortzen diren jardueretan izan ezik.
PSE-EEk ez du inolako erantzukizunik izango, web orrian hirugarrengoei dagozkienez agertzen diren esteken konexio edo edukiengatik.
Web honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta PSE-EEren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalteek eta galerek PSE-EEri legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango dute, eta behar izanez gero, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak eskatuko dira.