Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 UZT 31

ERRONDOKO ALDAPAKO ESLAPOIA KONPONTZEKO LANAK ESLEITU DITU UDALAK

Donostiako Udalak Errondoko aldapako espaloia hobetuko du datozen egunetan, apirilaren 12an luizi batek kalteak eragin baitzituen han.

Bide Publikoetako zinegotzi Miguel Angel Díezek adierazi duenez, “Gobernu Batzarrak asteazkenean onartu du lanak nori esleitu, eta esleipendunak abuztuan ekingo die lanei. Hain zuzen, hiriko mantentze lanez arduratzen den enpresa, Hobetu, suertatu da esleipendun. Tarte hondatuko espaloia altxatuko du hark, duela urte batzuk aldapa horretan bertan egindako jarduketa ereduari jarraituz”.

Espaloia itxita dago, segurtasun arrazoiak direla eta. Oinezkoek, beraz, galtzadan jarritako tarte babestutik igaro behar dute, eta ibilgailuek errei bakarra dute ibiltzeko, semaforoz arautua betiere.

Luizia eragin zuen ezpondan jardun beharko da gero. Díezek adierazi duenez, “Udalak txosten geotekniko bat eskatu dio Ikerlur enpresari, eta hark bi aukera proposatu ditu: edo ainguraketa buloiak jartzea alde horretan, edo hormigoizko horma bat egitea ezpondari eusteko. Oraindik ez dugu ezer erabaki, baina buloiak jartzearen aldekoagoak gara; hala eginez gero, alde bat gordeko dugu, beste luizirik baldin bada ere harriak jasotzeko”.

Behin betiko irtenbidea zein izango den zehazten ari dira, baina, edozein dela ere, 150.000 euro inguru kostako da. Asmoa da obra zehaztean eta onartzean ekitea lanei. Edonola ere, ateri dagoela jardun beharko da; izan ere, lur bustian ez da komeni halako lanak egitea. Ez dute baztertzen obrak irauten duen bitartean bidea oinezkoentzat eta ibilgailuentzat erabat ixte

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE